Zure telefonoa
Gida honetan deskribatzen den haririk gabeko telefonoa
UMTS 900, 1900, eta 2100 MHz sareak, eta GSM 850, 900,
1800, eta 1900 MHz sareak erabiltzeko homologatuta
dago. Sareei buruzko informazio gehiago jasotzeko jo
ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Telefonoak konexio-metodo ugari onartzen ditu eta,
ordenagailuak bezala, birusen eta bestelako eduki
kaltegarrien eraginpean egon daiteke. Mezu,
konektibitate eskaera, bilaketa eta deskargekin kontu
berezia izan. Instalatu eta erabili soilik segurtasun eta
babes egokia eskaintzen duten iturri fidagarrietako
zerbitzu eta softwareak, hala nola, Symbian Signed
ziurtagiria duten aplikazioak edo Java Verified™ azterketa
gainditu dutenak. Zure telefonoan eta hari konektatutako
edozein ordenagailutan birus kontrako edo bestelako
segurtasun softwarea instalatzea gomendatzen da.
Baliteke telefonoak laster-markak eta Interneteko
hirugarrenen guneetarako estekak instalatuta izatea;
beraz, hirugarrenen guneetan sartzeko aukera izan
7
Segurtasun-oharra
dezakezu. Hauek ez daude Nokia konpainiarekin afiliatuta
eta Nokia konpainiak ez du hauen inolako erantzukizunik
bere gain hartzen. Gune hauetan sartzen bazara, kontutan
hartu segurtasuna eta edukiak.
Abisua: Iratzargailua ez beste aukerarik erabiltzeko,
telefonoak piztuta egon behar du. Ez piztu telefonoa,
haririk gabeko gailuen erabilerak interferentziarik edo
arriskurik sor badezake.
Telefonoa erabiltzeko garaian, bete lege guztiak eta
errespetatu tokian tokiko ohiturak eta besteen
pribatutasun eta legezko eskubideak, copyright
eskubideak barne. Copyright babesa dela eta, argazkiak,
musika eta bestelako edukiak kopiatu, aldatu, igorri edo
bidali edo birbidaltzea galarazita egon liteke.
Telefonoan gordetako informazio garrantzitsuaren
segurtasun-kopiak egitea edo informazio hori idatziz
gordetzea gomendatzen da.
Beste edozein gailutara konektatu aurretik, gailu horren
erabiltzaile-gida irakurri, segurtasunari buruzko
xehetasunen berri jasotzeko. Ez konektatu produktu
bateraezinik.
Baliteke gidako irudiak zure telefonokoen berdinak ez
izatea.
Jo ezazu erabiltzailearen gidara zure gailuari buruzko
informazio garrantzitsu gehiago izateko.