Sareko zerbitzuak
Telefonoa erabiltzeko haririk gabeko zerbitzu-hornitzaile
baten harpidedun izatea beharrezkoa da. Zenbait aukera
ez daude erabilgarri sare guztietan, zenbait funtziok
zerbitzu-hornitzaileekin akordio bereziak izatea eska
dezakete. Sareko zerbitzuak erabiltzean datu-
-transmisioak gauzatzen dira. Jo zerbitzu-hornitzailera
zure hornitzailearen sareko eta roaming sareetako datu-
-transmisio tarifak ezagutzeko. Zure zerbitzu-
-hornitzaileak zer kostu aplikatuko den azal dezake.
Zenbait sarek sareko laguntza behar duten funtzioak
erabiltzeko moduan eragiten duten murrizketak izan
ditzakete, TCP/IP protokoloetan funtzionatzen duten eta
hizkuntzaren araberako karaktereak dituzten WAP 2.0
protokoloak (HTTP eta SSL) bezalako teknologia zehatzak
esaterako.
Zure zerbitzu-hornitzaileak telefonoko zenbait aukera
ezgaitzeko edo ez aktibatzeko eskatu liezazuke. Kasu
horretan, aukera horiek ez dira telefonoko menuan
agertuko. Telefonoak menuaren izenak, menuaren
ordena eta ikonoak bezalako elementuak pertsonaliza
daitezke.