Eskubide digitalen
kudeaketa
Telefonoa erabiltzeko garaian, bete lege guztiak eta
errespetatu tokian tokiko ohiturak eta besteen
pribatutasun eta legezko eskubideak, copyright
eskubideak barne. Copyright babesak irudiak, musika eta
bestelako edukiak kopiatu, aldatu edo bidaltzea galaraz
diezazuke.
Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide digitalen
kudeaketa (Digital Rights Management) teknologia
ezberdinak erabil ditzakete, copyrightak barne, beraien
jabetza intelektuala babesteko. Gailu honek DRM software
8
Segurtasun-oharra
desberdinak erabiltzen ditu DRM-arekin babestutako
edukiak atzitzeko. Telefono honekin WMDRM 10 eta OMA
DRM 2.0 bidez babestutako edukiak ikus ditzakezu. DRM
softwareren batek edukirik babesten ez badu, eduki
honen jabeek DRM-en aurka babestutako edukira sartzeko
DRM software honek duen gaitasuna baliogabetzeko
eskatzeko eskubidea dute. Honek DRMrekin babestutako
eduki hori zure telefonoan berritzea saihets dezake ere.
DRM software hori baliogabetzeak ez du eraginik beste
mota batzuetako DRM-arekin babesturiko edo babestu
gabeko edukiak erabiltzerakoan.
Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako
edukiak, berari dagokion lizentzia bat dauka edukia
erabiltzeko zure eskubideak azalduz.
Telefonoak OMA DRM bidez babestutako edukia badu,
lizentziaren eta edukiaren segurtasun-kopiak egiteko
erabili Nokia Ovi Suiteko funtzioa.
Beste transmisio-metodo batzuk ez dute lizentziarik
transferitzen, baina hau edukiarekin batera berrezarri
behar da telefonoaren memoria formateatu ondoren, OMA
DRM bidez babestutako edukia erabiltzen jarraitu ahal
izateko. Lizentzia berrezartzea beharrezkoa izan daiteke
zure telefonoko fitxategiak hondatuz gero.
Zure telefonoak WMDRM bidez babestutako edukia baldin
badauka, lizentzia eta edukia galduko dira telefonoaren
memoria formateatuz gero. Lizentzia eta edukia gal
ditzakezu zure telefonoko fitxategiak hondatuz gero.
Lizentzia edo edukia galtzeak, zure telefonoan berriz
eduki bera erabiltzeko aukera muga dezake. Informazio
gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-
-hornitzailearengana.
Zenbait lizentzia SIM txartel jakin bati lotuak egon
daitezke, eta eduki babestua SIM hori telefonoan sartzen
bada soilik ikusi ahal izango da.