Segurtasun-oharra
Jarraibide erraz hauek irakurri. Jarraibideok ez betetzea
arriskutsua edo legez kanpokoa izan daiteke. Informazio
gehiago behar izanez gero, erabiltzailearen gida osoa
irakurri.
MODU SEGURUAN PIZTU
Ez piztu telefonoa haririk gabeko telefonoak
erabiltzea debekatuta baldin badago edo
interferentziarik edo arriskurik sor baliteke.
ERREPIDEAN KONTUZ IBILTZEA DA
GARRANTZITSUENA
Herri bakoitzeko arau guztiak bete. Gidatzeko
orduan, eskuak beti libre eduki autoa
gidatzeko. Gidatzen ari zarenean, errepidean
kontuz ibiltzea da garrantzitsuena.
INTERFERENTZIAK
Haririk gabeko telefono guztiek interferentziak
jasan ditzakete, eta horrek telefonoaren
jarduna kaltetu dezake.
DEBEKATUTAKO TOKIETAN ITZALI
Telefonoa erabiltzeko murrizketa guztiak bete.
Hegazkinetan eta medikuntzako tresneria,
erregai, produktu kimiko edo leherketen
arriskua duten guneen inguruan telefonoa
itzali.
ZERBITZU HOMOLOGATUA
Langile homologatuek bakarrik instalatu edo
konpondu dezakete telefonoa.
OSAGARRIAK ETA BATERIAK
Osagarri eta bateria onartuak soilik erabili
behar dira. Ez konektatu produktu bateraezinik.
URAREKIKO ERRESISTENTZIA
Zure telefonoak ez du urarekiko
erresistentziarik. Lehor manten ezazu.