Ziurtagiri kudeatzailea
Aukeratu
Menua
>
Aginte pan.
>
Ezarpenak
eta
Orokorra
>
Segurtasuna
>
Ziurtagirien kudeaketa
.
Ziurtagiri digitalak softwarearen iturria egiaztatzeko
erabiltzen dira baina ez dute segurtasuna bermatzen. Lau
ziurtagiri mota ezberdin daude: autoritate ziurtagiriak,
ziurtagiri pertsonalak, gune fidagarrien ziurtagiriak eta
gailu ziurtagiriak. Konexio seguru batean zehar, zerbitzari
batek zerbitzari ziurtagiri bat bidali lezake telefonora.
Jasotakoan, telefonoan gordeta dagoen autoritate
ziurtagiriak egiaztatuko du. Zerbitzariaren identitatea
egiazkoa ez dela edo zure telefonoan ziurtagiri egokia ez
duzula jakinaraziko zaizu.
Webgune batetik ziurtagiri bat deskargatu edo ziurtagiria
mezu gisa jaso dezakezu. Ziurtagiriak sareko banku
batekin edo urruneko zerbitzari batekin konektatzen
zarenean informazio konfidentziala transferitzeko erabili
behar dira. Halaber, birus edo beste software kaltegarrien
arriskua murrizteko eta gailuan deskargatutako eta
instalatutako softwarearen egiazkotasuna ziurtatzeko ere
erabiliko dira.
Aholkua: ziurtagiri berri bat gehitzen duzunean,
ziurtatu honen egiazkotasunaz.