Aplikazioak eta softwarea
instalatu
Instalazio-fitxategiak telefonora bidal ditzakezu,
ordenagailu bateragarri batetatik, arakatzen ari zarenean
deskarga ditzakezu, multimedia-mezu gisa jaso, mezu
elektroniko batean eranskin gisa jaso, baita bestelako
konektagarritasun-metodoak erabilita lortu ere, adibidez,
Bluetooth bidez. Nokia Application Installer erabil
dezakezu Nokia Ovi Suite programarekin telefonoan
aplikazio bat instalatzeko.
Hautatu
Menua
>
Aginte pan.
>
Aplik. kudtz.
.
Instalazio-fitxategiak Instalaziofitxat. karpetan daude,
eta instalatutako aplikazioak Apl. instalatuak karpetan.
Ikonoek hau adierazten dute:
.sis edo .sisx aplikazioa
Java aplikazioa
Memoria-txartelean instalatu da aplikazioa
Garrantzitsua: Seguruak diren iturrietako aplikazio
eta softwareak soilik instalatu eta erabili. Symbian Signed
edo Java Verified™ aplikazioen proba gainditu dutenak,
adibidez.
Instalatu aurretik, ondorengoak kontutan izan:
• Aplikazio mota, bertsio zenbakia eta hornitzaile edo
egilea jakiteko,
Aukerak
>
Xehetasunak ikusi
aukeratu.
Aplikazioaren segurtasun-ziurtagiriaren xehetasunak
bistaratzeko, hautatu
Xehetasunak ikusi
.
115
Segurt
asun- et
a
datu-kudeaketa
• Dagoeneko instalatuta dagoen aplikazio baten
eguneratze edo konponketa fitxategi bat instalatzen
baduzu, jatorrizko aplikazioa berreskuratzeko,
jatorrizko fitxategia edo ezabatutako software
paketearen babeskopia izan beharko duzu. Jatorrizko
aplikazioa berreskuratzeko, aplikazioa ezabatu eta
aplikazioa berriro instalatu, jatorrizko instalazio
fitxategia edo babeskopia erabilita.
JAR fitxategia beharrezkoa da Java aplikazioak
instalatzeko. Hau falta bada, baliteke gailuak
deskargatzeko eskatzea. Aplikazioarentzako ez bada
sargunerik zehaztu, bat aukeratzeko eskatuko zaizu.
JAR fitxategia deskargatzean, baliteke erabiltzaile-
-izena eta pasahitza behar izatea zerbitzarian sartzeko.
Hauek aplikazioaren hornitzaile edo fabrikatzaileak
emango dizkizu.
Software edo aplikazio bat instalatzeko, ondorengo
pausoak jarraitu:
1. Instalazio-fitxategi bat aurkitzeko, hautatu
Menua
>
Aginte pan.
>
Aplik. kudtz.
eta
Instalaziofitxat.
.
Bestela, bilatu instalazio-fitxategiak Fitxategi
kudeatzailean edo hautatu
Mezularitza
>
Sarrera
ontzia
eta ireki instalazio-fitxategia duen mezua.
2. Aplikazio-kudeatzailean, hautatu instalatu nahi duzun
aplikazioa.
Instalazioan zehar, telefonoak instalazio prozesuaren
berri emango dizu. Sinadura edo ziurtagiri digitalik ez
duen aplikazio bat instalatzen baduzu, telefonoak
ohar bat erakutsiko dizu. Instalazioarekin jarraitu,
aplikazioaren jatorria eta edukia seguruak direla
dakizunean soilik.
Instalatutako aplikazio bat abiarazteko, hautatu
aplikazioa. Aplikazioak ez badu karpeta lehenetsirik
ezarrita, menu nagusiko Instalazioak aukeran instalatuta
egongo da.
Aukerak
>
Erregistroa ikusi
aukerara joan instalatu edo
ezabatu diren softwareak eta instalazio edo ezabatze
datak ikusteko.
Garrantzitsua: Zure telefonoak birusen aurkako
aplikazio bakarra onartzen du. Birusen aurkako aplikazio
bat baino gehiago instalatuz gero, telefonoaren jarduna
kaltetu liteke, eta telefonoak funtzionatzeari utz liezaioke.
Memoria-txartel bateragarri batean aplikazioak instalatu
eta gero, instalazio-fitxategiak (.sis, .sisx) telefonoaren
memorian geratzen dira. Fitxategiek memoria handia har
dezakete, beste fitxategi batzuk gordetzea eragotziz.
Memoria nahikoa mantentzeko, erabili Nokia Ovi Suite
instalazio-fitxategien segurtasun-kopiak PC bateragarri
batean egiteko, ondoren erabili fitxategi kudeatzailea
instalazio-fitxategiak telefonoko memoriatik
ezabatzeko. .sis fitxategia mezu baten eranskina bada,
ezabatu mezua postontziko Mezularitza postontzitik.