Telefonoa zaintzea
Zure telefonoa diseinu eta fabrikazio bikaineko produktu
bat da, eta kontuz erabili behar da. Hurrengo proposamen
hauek garantiaren estaldura babesten lagunduko dizute.
• Telefonoa lehor manten ezazu. Euriak, hezetasunak eta
mota guztietako likidoek edo egoera bustiek, zirkuitu
elektronikoak erdoil ditzaketen mineralak izan
ditzakete. Zure gailua bustiz gero, atera bateria, eta utz
iezaiozu guztiz lehortzen berriz jarri baino lehen.
• Ez erabili edo gorde telefonoa toki zikin edo hautsez
betetako tokietan. Atal higikorrak eta osagarri
elektronikoak honda daitezke.
• Ez ezazu gorde telefonoa tenperatura hotzak edo
altuak dauden tokietan. Tenperatura altuek gailu
elektronikoen iraupena laburtu, bateriak hondatu eta
plastiko batzuk deformatu edo urtu ditzakete.
Telefonoa tenperatura hotzetik bere tenperatura
normalera iristen denean, barruan hezetasuna sor
daiteke, eta horrek, zirkuitu elektronikoen plakak
honda ditzake.
• Ez zaitez telefonoa gida honetan azaltzen ez den modu
batean zabaltzen saiatu.
• Ez ezazu utzi telefonoa lurrera erortzen; ez kolpatu edo
astindu telefonoa. Modu zakarrean erabiliz gero,
barruko zirkuituen plakak eta atal hauskorrenak apur
daitezke.
• Ez ezazu erabili produktu kimiko kaltegarririk,
disolbatzailerik edo garbigarri gogorrik telefonoa
garbitzeko. Erabili ehun leuna, lehorra eta garbia
telefonoaren azala garbitzeko.
141
Produktu- eta
segurtasun-informa
zioa
• Ez ezazu telefonoa margotu. Margoak atal mugikorrak
buxatu eta funtzionamendu egokia galarazi dezake.
• Telefonoarekin batera hornitu edo homologatutako
ordezko antena soilik erabili. Baimenik gabeko antena,
aldaketa edo atxikitako elementuek, gailua hondatu
eta irrati tresnen araudien urratze bat suposa
ditzakete.
• Kargagailua beti toki baten barruan erabili, ez aire
librean.
• Sor ezazu beti gorde nahi duzun datuen segurtasun-
-kopia bat, kontaktu eta agendako oharrak, esaterako.
• Noizean behin telefonoa berrezarri eta honen etekinik
onena ateratzeko, itzal ezazu telefonoa eta ken
iezaiozu bateria.
Gomendio hauek berdin balio dute telefono, bateria,
kargagailu edo beste edozein osagarrirentzat.