Larrialdi deiak
Garrantzitsua: Telefono mugikorrek, telefono hau
barne, irrati-seinaleak, haririk gabeko eta lehorreko
sareak eta erabiltzaileak programatutako funtzioak
erabiliz funtzionatzen dute. Zure gailuak Internet bidezko
ahots-deiak onartzen baditu (interneteko deiak),
mugikorra eta interneteko telefonoa biak aktibatu.
Honela, telefonoak larrialdi deiak egiteko mugikorraren
sarea eta Internet-hornitzailea erabiliko ditu aktibatuta
badaude. Ez da uneoro konektatzeko aukera izatea
ziurtatzen. Ez zaitez inoiz egon telefono mugikor baten
menpe komunikazio garrantzitsuetarako, adibidez,
osasun larrialdi baterako.
Larrialdiko deiak egiteko:
1. Telefonoa itzalita baldin badago, piztu ezazu.
Seinaleak behar besteko indarra daukan begiratu.
Telefono motaren arabera, baliteke ondorengoak ere
egin behar izatea:
• SIM txartel bat sartu, telefonoak bat badarabil.
• Aktibatu dituzun zenbait dei murrizketa ezgaitu.
• Aldatu profila Hegaldi modutik edo Lineaz kanpoko
modutik modu aktibo batera.
2. Sakatu amaitzeko tekla behar bezain beste pantaila
ezabatzeko eta telefonoa deietarako prestatzeko.
3. Sartu zauden tokiko larrialdi zenbaki ofiziala. Larrialdi
zenbakiak tokiaren arabera alda daitezke.
4. Sakatu deitzeko tekla.
Larrialdi dei bat egitean, eman ezazu beharrezko
informazio guztia ahalik eta zehatzen. Zure gailu
mugikorra komunikatzeko modu bakarra izan daiteke
istripu bat dagoen tokian. Deia ez bukatu hori egiteko
baimenik ez den bitartean.