Nokia E72 - Ibilgailuak

background image

Ibilgailuak

Irrati-frekuentziako seinaleek ibilgailuetan gaizki

instalatutako edo gaizki babestutako sistema

elektronikoetan eragina izan dezakete, hala nola,

erregaiaren injekzio elektronikoetan, balazten blokeoa

saihesteko sistema elektronikoetan, abiaduraren kontrol

elektronikoetan edo airbag sistemetan. Informazioa

lortzeko, egiaztatu autoaren edo honen ekipamenduaren

fabrikatzailearekin.
Langile kualifikatuek soilik ikuska ditzakete telefonoak

eta ibilgailuetan instalatu. Behar bezala instalatu edo

erabili ezean, arriskuak sor daitezke eta bermea baliogabe

daiteke. Egiaztatu erregularki ibilgailuan instalatutako

hari gabeko osagarriek behar bezala funtzionatzen

dutela. Ez gorde edo eraman likido sukoiak, gasak edo

material lehergarriak telefonoa, haren zatiak edo

osagarriak daramatzazun toki berean. Gogoratu airbag-ak

indar handiarekin puzten dela. Ez jarri telefonoa edo

osagarriak airbag-a aterako den tokian.
Itzali telefonoa hegazkinera igo aurretik. Hari gabeko

gailuak hegazkinean erabiltzea arriskutsua izan daiteke

hegazkinaren funtzionamendurako eta legez kanpokoa

izan daitekeelako.