Medikuntzako tresna inplantatuak
Medikuntzako tresnen egileek hari gabeko gailuaren eta
inplantatutako mediku tresnaren artean, taupada-
-markagailu edo desfibriladoreak esaterako, gutxienez
15,3 zentimetroko (6 hazbetetara) tartea egotea
gomendatzen dute medikuntza tresnarekiko egon
daitezkeen interferentziak ekiditeko. Tresna hauetakoren
bat darabilten pertsonek:
• Eduki haririk gabeko gailua tresna medikotik 15,3
zentimetrotara (6 hazbetetara) baino gehiagotara
• Ez eraman telefonoa paparreko zorro batean.
• Eduki haririk gabeko gailua tresna medikoa dagoen
kontrako belarrian.
• Interferentziaren bat dela susmatu bezain laster, itzali
hari gabeko telefonoa.
• Jarraitu egilearen argibideak inplantatutako gailu
medikoari dagokionez.
Zure haririk gabeko telefonoa medikuntzako tresna
batekin batera erabiltzeari buruzko zalantzarik izanez
gero, jar zaitez zure sendagilearekin harremanetan.