Nokia E72 - Bateria eta kargagailuaren informazioa

background image

Bateria eta kargagailuaren

informazioa

Telefonoa bateria kargagarri batekin elikatzen da.

Telefono honekin erabili beharreko bateria BP-4L da.

Baliteke Nokiak bateria modelo gehiago eskuragarri

izatea telefono honentzat. Telefono hau ondorengo

bateriek emandako energiarekin erabili behar da: AC-8,

AC-10. Kargagailuaren modelo zenbakia ezberdina izan

daiteke entxufe motaren arabera. Entxufe ezberdinak

ondorengoen bidez identifikatzen dira: E, EB, X, AR, U, A, C,

K edo UB.
Bateria behin eta berriro karga edo deskarga daiteke,

baina azkenean agortu egiten da. Hitz egiteko eta

egoneko tarteak ohi baino nabarmen laburragoak badira,

bateria aldatu egin beharra dago. Erabili soilik Nokiak

onartutako bateriak eta kargatu bateria Nokiak zure

telefonorako diseinaturiko kargagailu homologatuekin

soilik.
Bateria lehenengo aldiz erabiltzeko, edo bateria luzaroan

erabili ez baldin bada, beharbada kargagailua konektatu,

deskonektatu eta berriz ere konektatu egin beharko da

bateria kargatzen has dadin. Bateria guztiz deskargatuta

baldin badago, kargagailuaren ikurra pantailan agertu

arte edo deirik egin ahal izan arte minutu batzuk igaro

litezke.
Segurtasunez kentzea. Bateria kendu aurretik, beti

telefonoa itzali eta kargagailua deskonektatu.
Modu egokian kargatzea. Kargagailua erabiltzen ari ez

bazara, desentxufatu eta telefonotik deskonektatu. Ez utzi

guztiz kargatutako bateriarik kargagailura konektatuta,

gehiegi kargatzeak bateriaren iraupena labur baitezake.

Guztiz kargatutako bateria erabili gabe utziz gero,

pixkanaka deskargatu egingo da.
Saihestu tenperatua altuegiak edo baxuegiak. Bateria 15º

eta 25º artean gordetzen saiatu. Tenperatura oso altu edo

baxuek bateriaren bizitza eta gaitasuna murrizten dituzte.

Baliteke bateria beroa edo hotza duen telefonoak

denboraldi batean ez funtzionatzea. Bateriaren

140

Produktu- eta

segurtasun-informa

zioa

background image

errendimendua asko gutxitzen da zero azpiko

tenperaturetan.
Ez eragin zirkuitulaburrik. Nahi gabe zirkuitulaburra sor

daiteke, metalezko objekturen batek (txanpon bat, klip

bat edo axota bat, adibidez) bateriaren terminal positibo

(+) eta negatiboak (-) zuzenean konektatzen baditu.

(horiek banda metalikoen antza dute baterian). Sakelean

edo poltsan ordezko bateria bat eramanez gero hori gerta

liteke. Terminaletan zirkuitu-laburrik gertatuz gero,

bateria edo konektatutako objektua hondatu egin litezke.
Botatzea. Bateriak ez sutara bota, lehertu egin daitezke

eta. Bateriak botatzeko garaian, tokian tokiko arauak bete

behar dira. Ahal dela, birziklatu. Ez bota etxeko gainerako

hondakinekin batera.
Isurtzea. Ez desmuntatu, moztu, ireki, bihurritu,

deformatu, zulatu edo txikitu telefonoa edo bateriak.

Isurketarik gertatuz gero, saihestu bateriaren likidoa

azala edo begiak ukitzea. Hori gertatuz gero, busti

urarekin kaltetutako tokiak ahal bezain laster edo zoaz

medikuarengana.
Kaltetzea. Ez ezazu bateria itxuraldatu eta ez iezaiozu

objektu arrotzik sartu. Era berean, ez ezazu bateria ur edo

beste likidoren batean murgildu edo busti. Bateriak

lehertu egin daitezke hondatuta badaude.
Behar bezala erabiltzea. Bateria dagokion helbururako

bakarrik erabili. Bateriaren erabilera okerrak sute,

leherketa edo bestelako arriskuren bat eragin lezake.

Telefonoa edo bateria eroriz gero, gainazal gogor batera

bereziki, eta kaltetu egin dela irudituko balitzaizu, eraman

ezazu zerbitzu zentroren batera erabiltzen jarraitu

aurretik. Ez erabili hondatuta dagoen kargagailu edo

bateriarik. Zure bateria umeen eskuetatik urrun

mantendu.