Hasiera-tekla
Hasiera pantailara joateko, sakatu labur hasiera-tekla.
Sakatu berriro labur hasiera-tekla menura joateko.
Aplikazio aktiboen zerrenda ikusteko, sakatu hasiera-
-tekla segundo batzuetan zehar. Zerrenda irekitzen
denean, sakatu labur hasiera-tekla zerrendan zehar
mugitzeko. Aukeratutako aplikazioa irekitzeko, sakatu
hasiera-tekla segundo batzuetan zehar edo sakatu
gurpila. Aukeratutako aplikazioa ixteko, sakatu atzera
egiteko tekla.
Aukera bat erabiltzen ari zaren bitartean beste aplikazio
bat martxan izateak bateria kontsumo handiago
suposatzen du, eta beraz, bateriaren iraupena murriztu
egiten da.