Hasiera pantailan lan egitea
Hasiera pnatailan kontaktuak bilatzeko, hasi idazten
kontaktuaren izena. Hautatu nahi duzun kontaktua
proposatutako aukeren zerrendan. Baliteke funtzio hau
hizkuntza guztietan eskuragarri ez egotea.
Kontaktuari deitzeko, sakatu deitze tekla.
Kontaktuen bilaketa desgaitzeko, hautatu
Aukerak
>
Kont. bilaketa desakt.
.
Jasotako mezuak ikusteko, hautatu mezuen laukia
jakinarazpen gunean. Mezu bat irakurtzeko, hautatu
mezua. Beste atazetan sartzeko, joan eskuinetara.
Galdutako deiak ikusteko, hautatu deien laukia
jakinarazpen gunean. Dei bat itzultzeko, hautatu deia eta
sakatu deitze tekla. Dei baten egileari testu-mezu bat
bidaltzeko, hautatu dei bat, joan eskuinetara eta hautatu
Mezua bidali
ekintza eskuragarrien zerrendan.
Ahots posta entzuteko, hautatu ahots postaren laukia
jakinarazpen gunean. Hautatu nahi duzun postontzia eta
sakatu deitze tekla.