Nokiaren Interneteko Irratia aplikazioarekin (sare
zerbitzua), interneten eskuragarri dauden irrati kateak
entzun daitezke. Irrati kateak entzuteko, hari gabeko LAN
(WLAN) edo datu-paketeen sarguneak zehaztuta egon
behar du zure telefonoan. Irrati kateak entzuterakoan,
datu kopuru handiak igortzen dira zure zerbitzu-
-hornitzailearen sarearen bidez. Konektatzeko modu
gomendatua WLAN da. Zerbitzu-hornitzailearekin
egiaztatu iraupenak eta datu-zerbitzuen kuotak beste
konexio batzuk erabili aurretik. Adibidez, tarifa finkoko
datu-plan batek datu kopuru handiak hedatzeko aukera
ematen du, hilero zenbateko jakin bat ordainduz.