Posta elektronikoa
Posta elektronikoa
konfiguratzea
Posta elektronikorako laguntzailearekin, zure enpresaren
kontu elektronikoa konfigura dezakezu, adibidez, Mail for
Exchange edo zure Interneteko kontu elektronikoa.
Enpresako posta elektronikoa konfiguratzen duzunean,
baliteke zure helbide elektronikoarekin lotuta dagoen
zerbitzariaren izena galdetzea. Xehetasunetarako, jarri
harremanetan zure enpresaren IT sailarekin.
1. Laguntzailea irekitzeko, hasierako pantailan hautatu
Konfiguratu e-maila
.
2. Idatzi zure helbide elektronikoa eta pasahitza.
Laguntzaileak posta elektronikoaren ezarpenak
automatikoki konfiguratu ezin baditu, posta-kontu
mota eta lotutako kontuaren ezarpenak sartu behar
dituzu.
Telefonoak posta elektronikorako bezero gehiago baditu,
laguntzailea irekitzen duzunean eskainiko zaizkizu.