Mezularitza
Hautatu
Menua
>
Mezularitza
.
Mezularitzan (sareko zerbitzua), testu-mezuak,
multimedia mezuak, audio-mezuak eta mezu
elektronikoak bidal eta jaso ditzakezu. Web-zerbitzuen
mezuak, igorpen zelularreko mezuak eta datuak dituzten
mezu bereziak ere jaso ditzakezu, baita zerbitzu-
-komandoak ere.
Mezuak bidali edo jaso aurretik, hau egin beharko duzu:
• Sartu baliozko SIM txartela telefonoan eta kokatu sare
mugikor baten zerbitzu-eremuan.
• Egiaztatu sareak erabili nahi dituzun funtzioak
onartzen dituela eta horiek zure SIM txartelean
aktibatuta daudela.
• Zehaztu Interneteko sarbide-puntuaren ezarpenak
telefonoan.
• Zehaztu kontu elektronikoaren ezarpenak telefonoan.
• Zehaztu testu-mezuen ezarpenak telefonoan.
• Zehaztu multimedia mezuen ezarpenak telefonoan.
Gailuak SIM txartelaren hornitzailea hauteman dezake eta
automatikoki konfigura ditzake mezuen hainbat ezarpen.
Hala ez bada, ezarpenak eskuz zehaztu beharko dituzu,
edo zerbitzu hornitzailearekin harremanetan jarri
beharko duzu ezarpenak konfiguratzeko.