Nokia E72 - Zure kokalekua eta mapa ikustea

background image

Zure kokalekua eta mapa

ikustea

Ikusi zure uneko kokalekua mapan eta arakatu hainbat

hiri eta herrialdetako mapak.
Hautatu

Menua

>

Mapak

eta

Kokap.

.

ikurrak zure uneko posizionamendua adierazten du,

eskuragarri badago. Zure posizionamendua eskuragarri

ez badago, irudiak zure azkeneko posizionamendu

ezaguna adierazten du.
Zelula IDan oinarritutako posizionamendua soilik

eskuragarri badago, posizionamendu-ikonoaren

inguruko eraztun gorri batek zehaztuko du zein eremu

orokorretan egon zaitezkeen. Biztanle askoko eremuetan,

estimazioaren zehaztasuna handitzen da, eta eraztun

gorria biztanle gutxiko eremuetan baino txikiagoa da.
Mapan zehar mugitzea — Erabili nabigazio-tekla.

Lehenespen gisa, mapa iparralderantz orientatuta dago.
Zure uneko kokapena edo azken kokapen ezaguna

ikustea — Sakatu 0.
Handiagotzea edo txikiagotzea — Sakatu * edo #.
Gailuan gordeta dituzun mapetan ez dagoen eremu bat

arakatzen baduzu eta datu-konexio aktiboa baduzu,

automatikoki mapa berriak deskargatuko dira.
Mapen hedapena herrialdearen arabera aldatzen da.

77

Mapak