Posizionamendu metodoei
buruz
Mapak aplikazioak zure kokapena bistaratzen du mapan
GPS, A-GPS, WLAN, edo ID mugikor kokapen-metodoetan
oinarrituta.
Global Positioning System (GPS) metodoa kokapena
kalkulatzeko sateliteetan oinarritzen den sistema da.
Lagundutako GPS (A-GPS) metodoa sarean oinarritutako
sistema da eta GPS datuak bidaltzen dizkizu kokapenaren
abiadura eta zehaztasuna hobetzeko.
Hari gabeko sare lokalen (WLAN) bidez kalkulatutako
metodoak kokapenaren zehaztasuna hobetzen du GPS
seinaleak erabilgarri ez daudenean, eraikinen barruan
edo eraikin garaien artean zaudenean bereziki.
ID mugikorrean oinarritutako kokapenean, zure gailu
mugikorrera konektatutako antena-dorrea erabiltzen da
zure kokapena zehazteko.
Posizionamendu metodo erabilgarriaren arabera,
posizionamenduaren zehaztasuna metro batzuetatik
hainbat kilometrora alda daiteke.
Mapak lehenengoz erabiltzerakoan, mapen informazioa
deskargatzeko erabili beharreko Interneteko sarbide-
-puntua zehazteko eskatuko zaizu; bestela, A-GPS sistema
erabili nahi duzula edo WLAN batera konektatu nahi
duzula zehatz dezakezu.
Posizionamendu Globaleko Sistema (GPS) Amerikako
Estatu Batuetako gobernuak zuzendutakoa da, hau izanik
sistema honen zehaztasunaren eta mantentze lanen
erantzule bakarra. Estatu Batuetako gobernuak GPS
sateliteetan egiten dituen doikuntzek eragina izan
dezakete kokapenari buruzko datuen zehaztasunean, eta
hau Irrati-Nabigazio Plan Federalaren eta Estatu
Batuetako Defentsa Zibilaren Sailean GPS politikari buruz
sortu daitezkeen aldaketen menpe dago. Sateliteen
geometria eskasak ere zehaztasunari eragin diezaioke.
Zure kokapenak, eraikinek, oztopo naturalek eta
eguraldiaren baldintzek, GPS seinaleen erabilgarritasun
eta kalitatean eragina izan dezakete. Baliteke GPS
seinaleak eskuragarri ez egotea eraikinen barruan edo lur
azpian eta oztopa daitezke zenbait materialekin,
hormigoia eta metala, esaterako.
GPSa ez da erabili behar neurketa zehatz bat egiteko, ez
eta GPS hargailuak eta irrati zelularren sareek adierazten
dituzten datuetan soilik oinarritzea kokatu edo
nabigatzeko.
Bidaietarako odometroak zehaztasun mugatua du, eta
akats batzuk izan ditzake. Zehaztasuna, GPS seinaleen
erabilgarritasuna eta kalitateari loturik egon daiteke.
79
Mapak
Oharra: WLAN erabiltzea murriztuta egon daiteke
zenbait herrialdetan. Frantzian, adibidez, WLAN sareak
tokien barruan baino ezin dira erabili. Informazio
gehiagorako, jarri harremanetan tokiko agintariekin.