Nokia E72 - Mapak aplikazioaren ikuspegi orokorra

background image

Mapak aplikazioaren

ikuspegi orokorra

Hautatu

Menua

>

Mapak

.

76

Mapak

background image

Ongi etorri Mapak aplikaziora.
Mapak aplikazioak hurbil dagoena erakusten dizu,

ibilbidea antolatzen laguntzen dizu eta zoazen lekura

zoazela ere gidatzen zaitu.
• Bilatu hiriak, kaleak eta zerbitzuak.
• Bilatu bidea pausoz pausokako argibideekin.
• Sinkronizatu kokapen eta ibilbide gogokoenak gailu

mugikorrarekin eta Ovi Mapak Interneteko

zerbitzuarekin.

• Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eta tokiko

bestelako informazioa, erabilgarri badago.

Oharra: Mapak, sateliteko irudiak, ahots-fitxategiak,

gidak edo trafikoaren informazioa deskargatzean datu

kopuru handiak transmititzen dira (sareko zerbitzua).
Baliteke hainbat zerbitzu herrialde guztietan eskuragarri

ez egotea eta hizkuntza jakin batzuetan soilik eskaintzea.

Baliteke zerbitzuak sarearen menpe egotea. Informazio

gehiago jasotzeko, jarri harremanetan sareko zerbitzu-

-hornitzailearekin.
Ia mapa digital gehienak neurri batean edo bestean

zehaztu gabe edo osatu gabe daude. Ez oinarritu telefono

honetan ematen diren mapetan soilik.
Sateliteko irudiak, gidak, eguraldiari eta trafikoari

buruzko informazioa eta bestelako zerbitzuak Nokiarekin

zerikusirik ez duten hirugarrenek sortu dituzte. Baliteke

informazioa guztiz osatua eta zehatza ez izatea, eta

eskuragarritasunaren araberakoa izango da. Ez sekula

informazio honetaz eta erlazionatutako zerbitzuez soilik

fida.