Nokia E72 - Nokia Ovi Suite

background image

Nokia Ovi Suite

Nokia Ovi Suite ordenagailu bateragarri batean instala

dezakezun aplikazio-multzoa da. Ovi Suite-k leiho

abiarazle batean eskuragarri dauden aplikazio guztiak

aurkezten ditu eta aplikazioak bertatik ireki daitezke.

Baliteke Ovi Suite memoria-txartelean egotea, gailua

memoria-txartelarekin batera saldu bada.
Ovi Suite erabil dezakezu kontaktuak, egutegia eta

egiteko edo bestelako oharrak zure telefonoaren eta

ordenagailu bateragarri bateko aplikazio baten artean

sinkronizatzeko. Ovi Suite erabil dezakezu ere laster-

21

Le

he

n urratsak

background image

-markak gailuaren eta arakatzaile bateragarrien artean

transferitzeko eta irudiak eta bideoklipak gailuaren eta

ordenagailu bateragarri baten artean transferitzeko.
Kontuan izan sinkronizazio ezarpenak. Aukeratutako

ezarpenek ohiko sinkronizazio prozesuan datuak

ezabatuko diren ala ez zehazten dute.
Ovi Suite erabiltzeko, Microsoft Windows XP (SP2 edo

berriagoa) edo Windows Vista (SP1 edo berriagoa)

sistema eragilea erabiltzen duen eta USB datu-kablearekin

edo Bluetooth konexioarekin bateragarria den

ordenagailu bat behar duzu.
Ovi Suite ez da bateragarria Apple Macintosh markako

ordenagailuekin.
Ovi Suite-ri buruzko informazio gehiagorako, ikus

laguntza bateratua edo zoaz www.nokia.com/support

helbidera.

Nokia Ovi Suite instalatu

1. Ziurtatu memoria-txartela zure Nokia E72 telefonoan

dagoela.

2. Konektatu USB kablea. PCak gailu berria hautemango

du eta kontrolatzaileak instalatuko ditu. Honek

zenbait minutu iraun dezake.

3. Aukeratu

Masa biltegia

USB konexio gisa. Zure

telefonoa Windows fitxategi-arakatzailean disko

aldagarri gisa agertzen da.

4. Ireki memoria-txartelaren unitatearen erroa Windows

fitxategi-arakatzailearekin eta hautatu Ovi Suite

instalazio-fitxategia.

5. Instalazioa hasi egin da. Jarraitu argibideak.

Aholkua: Ovi Suite eguneratzeko edo Ovi Suite

memoria-txarteletik instalatzeko arazorik izanez

gero, kopiatu instalazio-fitxategia ordenagailuan

eta instalatu ordenagailutik.