Idatzi testua teklatuarekin
Telefonoak teklatu osoa du.
Aldatu maiuskulen eta minuskulen artean —
Maiuskulen eta minuskulen moduen artean aldatzeko,
sakatu MAIUS tekla birritan. Minuskulen modua aktibatuta
dagoela maiuskula bakarra sartzeko edo alderantziz,
sakatu MAIUS tekla behin eta, ondoren, sakatu sartu nahi
duzun hizkia.
Txertatu teklen goialdean agertzen diren zenbakiak
edo karaktere bereziak — Sakatu funtzio-tekla eta,
ondoren, sakatu hizkiari dagokion tekla, edo eduki
sakatuta hizkiaren tekla soilik. Hainbat karaktere berezi
bata bestearen atzetik sartzeko, sakatu bitan funtzio-tekla
bizkor eta, ondoren, sakatu nahi dituzun hizki-teklak.
Modu normalera itzultzeko, sakatu funtzio-tekla behin.
Txertatu teklatuan erakusten ez diren karaktereak —
Sakatu sym tekla, eta hautatu eta karaktere bat.
Txertatu teklatuan erakusten ez diren karaktereak —
Hizkien aldaera desberdinak txerta daitezke, adibidez,
azentudun hizkiak. Adibidez, á txertatzeko, eduki
sakatuta sym tekla, eta aldi berean sakatu A tekla behin
eta berriro, nahi duzun karakterea bistaratzen den arte.
Idazteko hautaturiko hizkuntza nolakoa, hizkien
hurrenkera eta erabilgarritasuna halakoa.
19
Le
he
n urratsak
Txertatu aurpegierak — Sakatu sym tekla, eta hautatu
aurpegiera. Aurpegierak testu- eta multimedia-mezuetan
bakarrik daude erabilgarri.
Aholkua: Duela gutxi erabilitako karaktere
bereziak gehitzeko, krl tekla sakatuta dagoen
bitartean, sakatu sym tekla eta, laster-menuan,
hautatu karakterea.
Kopiatu eta itsatsi testua
1. Eduki sakatuta MAIUS tekla eta mugitu kurtsorea
kopiatu nahi duzun testua nabarmentzeko.
2. Sakatu ktrl + C.
3. Joan testua itsatsi nahi duzun tokira, eta sakatu ktrl +
V.
Aldatu idazketa-hizkuntza edo aktibatu testu
iragarlea — Hautatu
Aukerak
>
Sarrera-aukerak
.