Nokia E72 - Bateria kargatzea

background image

Bateria kargatzea

Bateria badator partzialki kargatuta. Gailuak karga baxua

adierazten badu, egin hurrengoa:
1. Konektatu kargagailua hormako hartune batera.

2. Konektatu kargagailuaren konektorea gailura.

USB kargagailu bat erabiltzen ari zarenean, konektatu

kargagailuaren entxufea USB konektorera.

3. Gailuak bateria erabat kargatuta dagoela adierazten

duenean, deskonektatu kargagailua gailutik eta

ondoren hartunetik.

Ez duzu bateria denbora jakin batean zehar kargatu behar,

eta kargatzen dagoen bitartean erabil dezakezu. Bateria

guztiz deskargatuta baldin badago, kargagailuaren ikurra

pantailan agertu arte edo deirik egin ahal izan arte minutu

batzuk igaro litezke.

USB datu kablea erabiliz kargatzea

USB datu kablea erabiliz kargatzea kargagailua erabiliz

kargatzea baino geldoagoa da. Baliteke USB datu kablea

erabiliz ezin kargatzea USB hub bat erabiliz gero. Baliteke

USB hub-ak USB gailuak kargatzeko bateraezinak izatea.
USB datu kablea konektatuta dagoenean, datuak

transferitu ditzakezu bateria kargatzen den bitartean.
1. Konektatu bateragarria den USB gailu bat zure gailuari

USB datu kable bateragarri bat erabiliz.
Kargatzeko erabiltzen den gailu motaren arabera,

baliteke karga hasteko denbora gehiago behar izatea.

2. Gailua piztuta badago, hautatu eskuragarri dauden

USB moduen artean.

17

Le

he

n urratsak