WLAN konexioak
Hari gabeko LAN (WLAN) konexio bat erabili ahal izateko
Interneteko WLAN sargune bat (IAP) sortu behar duzu.
Erabili sargunea Internetera konektatu behar diren
aplikazioentzako.
WLAN Interneteko sargunea erabiliz datuen konexio bat
sortzen duzunean, WLAN konexio bat ezartzen. WLAN
konexio aktiboa amaitzen da datuen konexioa amaitzen
duzunean.
WLAN erabil dezakezu ahots dei batean edo datu paketea
aktibatuta dagoenean. WLAN sargune batera soilik egon
zaitezke konektatua aldi berean, baina aplikazio askok
Interneteko sargune bera erabil dezakete.
Telefonoa deskonektatuta profilean badago WLAN ere
erabil dezakezu (eskuragarri badago). Gogoratu
segurtasun baldintza aplikagarri guztiak bete behar direla
hari gabeko WLAN konexio bat ezarri eta erabiltzerakoan.
Aholkua: Telefonoa identifikatzen duen
multimedia sargunearen kontrol (MAC) helbide
bakarra egiaztatzeko, idatzi *#62209526#
hasierako pantailan.