Nokia E72 - WLAN aplikazioari buruz

background image

WLAN aplikazioari buruz

Zure telefonoak lekuko hari gabeko sare bat (WLAN)

antzeman eta honi konektatu daiteke. WLAN erabiliz,

telefonoa Internetera eta WLAN onartzen duten gailu

bateragarrietara konekta zaitezke.
WLAN konexio bat erabiltzeko, hurrengoa behar duzu:
• WLAN eskuragarri egon behar da zure kokapenean.
• Telefonoa WLANera konektatuta egon behar du. WLAN

batzuk babestuta daude eta zerbitzu-hornitzailearen

sarbide-gako bat behar duzu konektatzeko.

• WLANerako sortutako Interneterako sarbidea. Sarbidea

erabili Internetera konektatu behar diren

aplikazioentzako.

WLAN Interneteko sarbidea erabiliz datu-konexio bat

sortzen duzunean, WLAN konexio bat ezartzen. WLAN

konexio aktiboa amaitzen da datuen konexioa amaitzen

duzunean.

WLAN erabil dezakezu ahots dei batean edo datu paketea

aktibatuta dagoenean. WLAN sarbide batera soilik egon

zaitezke konektatua aldi berean, baina aplikazio askok

Interneteko sarbide bera erabil dezakete.
WLAN darabilten funtzioak edo atzealdean abiarazita

dauden funtzioak erabiltzeak bateria gehiago kontsumitu

eta honen iraupena murrizten du.
Telefonoak ondorengo WLAN funtzioak onartzen ditu:
• IEEE 802.11b/g estandar
• 2,4 GHz-ko abiadura
• WEP, WPA/WPA2, eta 802.1x autentifikazio-metodoak.

Funtzio hauek sareak onartzen baditu soilik erabil

daitezke.

Garrantzitsua: Zure haririk gabeko LAN konexioaren

segurtasuna hobetzeko, kodeketa-metodoren bat gaitu

beti. Kodeketa-metodoren bat erabiltzeak inor zure

datuetan baimenik gabe sartzeko arriskua murrizten du.
Telefonoa lineaz kanpoko profilean dagoenean, WLANa

ere erabil dezakezu, eskuragarri badago. Gogoratu

segurtasun baldintza aplikagarri guztiak bete behar direla

hari gabeko WLAN konexio bat ezarri eta erabiltzerakoan.

Aholkua: Telefonoa identifikatzen duen

multimedia-sarbidearen kontrol (MAC) helbide

bakarra egiaztatzeko, idatzi *#62209526#

hasierako pantailan.

Oharra: WLAN erabiltzea murriztuta egon daiteke

zenbait herrialdetan. Frantzian, adibidez, WLAN sareak

tokien barruan baino ezin dira erabili. Informazio

gehiagorako, jarri harremanetan tokiko agintariekin.

54

Konexio

ak