Etxeko sarea
Zure telefonoa Universal Plug and Play (UPnP) gailuarekin
bateragarria da eta Digital Living Network Alliance (DLNA)
konpainien aliantzaren ziurtapena du.. Hari gabeko LAN
(WLAN) sargunea duen gailu edo router bat erabil
dezakezu etxeko sarea sortzeko. Ondoren WLAN sarera
konekta daitezkeen UPnP gailu bateragarriak konekta
ditzakezu sarera. Zure telefono mugikorra, ordenagailu
bateragarria, soinu sistema edo telebista izan litezke
bateragarriak, edo soinu sistemari edo telebistari
konektatutako hari gabeko multimedia hartzaile
bateragarria, baita ere.
Zure telefono mugikorreko multimedia fitxategiak, beste
UPnP gailuekin eta etxeko sarea erabiltzen duten DLNA
ziurtapena daukaten gailu bateragarriekin partekatu eta
sinkroniza ditzakezu. Etxeko sareko funtzioa aktibatzeko
eta ezarpenak kudeatzeko, hautatu
Menua
>
Aplikazioak
>
Etx. euskarr.
. Etxeko sareko gailuetako
multimedia fitxategiak zure telefonoan edo ordenagailua,
soinu sistema edo telebista bezalako beste gailu
bateragarrietan ikusi eta erreproduzitzeko, Etxeko media
aplikazioa ere erabil dezakezu.
Telefonoko multimedia fitxategiak sareko beste gailu
batean erakusteko, adibidez, Argazkiak aplikazioan,
hautatu fitxategi bat,
Aukerak
>
Erak. etxeko sare
bidez
eta gailua.
Etxeko sarean telefonoaren WLAN funtzioa erabiltzeko,
etxeko WLAN konexio izan behar duzu eta UPnP
konexioarekin bateragarriak diren gailuak konektatu
behar dituzu bertara.
Zure etxeko sarea konfiguratu ondoren, argazkiak, musika
eta bideoak zure lagunekin eta familiarekin partekatu
ahal izango dituzu etxean. Zure multimedia fitxategiak
multimedia zerbitzari batean gorde edo etxeko zerbitzari
bateragarri batetik berreskuratu ahal izango dituzu.
Telefonoan gordetako musika erreproduzitu ahal izango
duzu DLNA ziurtagiria duen etxeko estereo sistema
erabiliz eta erreprodukzio zerrendak eta bolumen maila
zuzenean telefonoarekin kontrolatu ahal izango dituzu.
Telefonoaren kamerarekin egindako argazkiak telebista
pantaila bateragarri batean ikusi ahal izango dituzu,
erreprodukzioa telefonoarekin WLAN sarearen bitartez
kontrolatuz.
Etxeko sareak WLAN konexioaren segurtasun ezarpenak
erabiltzen ditu. WLAN azpiegiturako sare batetan, etxeko
sarearen funtzioa erabili eta WLAN sargunea eta kodeketa
gaitu.
Telefonoa etxeko sarera konektatuko da gailu bateragarri
baten konexio eskaera onartzen baduzu edo telefonoan
multimedia fitxategiak ikusi, erreproduzitu edo kopiatzen
badituzu, baita beste gailuak bilatzen badituzu ere.
61
Konexio
ak