Datu konexioak eta
sarguneak
Zure gailuak datu-paketeen konexioak onartzen ditu (sare
zerbitzua), GSM sarean GPRS konexioa, esaterako. Gailua
GSM eta UMTS sareetan erabiltzen denean, aldi berean
datu konexio asko egon daitezke aktibatuta eta sarguneek
datu konexio bat parteka dezakete. UMTS sarean, datu
konexioek aktibatuta jarraitzen dute ahots-deietan.
WLAN konexioa ere erabil daiteke. Aldi bakoitzean
konexio bakarra egon daiteke aktibo hari gabeko LAN sare
batean, baina interneteko sargune bera aplikazio bat
baino gehiagok erabil dezakete.
Datu konexio bat ezartzeko sargune bat behar da. Sargune
mota desberdinak zehatz daitezke, adibidez:
• MMS sargunea multimedia mezuak bidali eta jasotzeko
• Interneteko sargunea (IAP) mezu elektronikoak bidali
eta jasotzeko eta internetera konektatzeko
Zure zerbitzu-hornitzaileari galdetu lortu nahi duzun
zerbitzuarentzako zein sargune mota behar den. Datu-
-pakete konexio zerbitzuei buruzko eskuragarritasuna eta
harpidetzari buruz gehiago jakiteko jar zaitez
harremanetan zure zerbitzu hornitzailearekin.