Urruneko SIM modua
Urruneko SIM modua aktibatu baino lehen, bi gailuak
parekatuta egon behar dute eta beste gailuak abiarazi
59
Konexio
ak
behar du parekaketa. Parekaketa egiterakoan, 16 digituko
pasakodea erabili eta beste gailua baimendu.
Urruneko SIM modua bateragarria den autorako kit
osagarri batekin erabiltzeko, Bluetooth konektibitatea
aktibatu eta urruneko SIM moduaren erabilera gaitu zure
gailuan. Zure telefonoan urruneko SIM modua gaitu.
Zure telefonoa urruneko SIM moduan badago,
Urrutiko
SIM modua
azalduko da zure pantaila nagusian. Hari
gabeko sarerako konexioa itzalita dago, bateria
adierazlearen ondoko ikurrak erakutsi bezala, eta
ezingo dituzu SIM txartelaren zerbitzuak edo sare
mugikorreko estaldura behar duten funtzioak erabili.
Haririk gabeko telefonoa urruneko SIM moduan badago,
osagarri bateragarri bat bakarrik erabil dezakezu,
autorako gailua adibidez, deirik egin edo jasotzeko.
Honela dagoen bitartean, telefonoak ezin izango du deirik
egin, telefonoan programatuta dauden larrialdietarako
zenbakietara izan ezik. Zure telefonotik deirik egiteko,
aurrena urruneko SIM modutik atera behar duzu.
Telefonoa blokeatuta badago, desblokeatzeko kodea
sartu behar duzu.
Urruneko SIM modutik ateratzeko, itzaltzeko tekla sakatu
eta
Irten urrun. SIM modutik
aukeratu.