Nokia E72 - Bluetooth konexioari buruz

background image

Bluetooth konexioari buruz

Bluetooth konexioarekin, hari gabe konekta zaitezke

beste gailu bateragarriekin, hala nola gailu mugikorrak,

ordenagailuak, aurikularrak eta autoaren kitak.
Konexioa irudiak, bideo eta soinu klipak eta oharrak

bidaltzeko erabil dezakezu, baita zure ordenagailu

bateragarritik fitxategiak transferitzeko edo irudiak

inprimagailu bateragarri batetan inprimatzeko ere.
Bluetooth konexioa irrati uhinen bidez egiten denez,

konektatutako gailuek ez dute elkarri begira egon

beharrik. Halere, gehienez elkarrengandik 10 metrora (33

oin) egon behar dute eta, baina interferentziak jasan

ditzakete tarteko hormak edo tresna elektronikoak direla

eta.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin bateragarria da

2.0 + EDR, eta ondorengo profil hauek onartzen ditu:

Audio-banaketa aurreratua, urruneko audio/bideo

kontrola, oinarrizko irudigintza, oinarrizko inprimatzea,

telefono bidezko sareratzea, fitxategien transferentzia,

sarbide orokorra, esku-librekoa, entzungailua,

gizakientzako interfazedun gailua, object push,

kontaktuetarako sarbidea, SIM sarbidea, serieko ataka .

Bluetooth teknologia onartzen duten beste gailu

batzuekiko operatibitatea ziurtatzeko, modelo

honetarako Nokia konpainiak onartutako osagarri

homologatuak erabili behar dira bakarrik. Beste gailuen

fabrikatzaileekin egiaztatu gailu horiek telefono honekin

bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria indar

gehiago behar dute eta, beraz, bateriaren iraupena

murrizten dute.
Telefonoa blokeatuta dagoenean, baimendutako

gailuetarako konexioak soilik ezar daitezke.