Bidali datuak Bluetooth bidez
Aldi berean Bluetooth konexio bat baino gehiago egon
daitezke aktibo. Adibidez, entzungailu bateragarri batera
konektatuta bazaude, aldi berean fitxategiak transferi
ditzakezu beste gailu bateragarri batera.
1. Ireki bidali nahi den elementua gordeta dagoen
aplikazioa.
2. Joan elementura eta hautatu
Aukerak
>
Bidali
>
Bluetooth bidez
.
Zure estaldura-eremuan dauden Bluetooth gailuak
bistaratzen dira. Hauek dira gailuen ikonoak:
ordenagailua
telefonoa
audio- edo bideo-gailua
beste bat
Bilaketa eteteko, hautatu
Utzi
.
3. Hautatu zer gailutara konektatu nahi duzun.
4. Datuak transmititu ahal izateko beste gailua parekatu
behar bada, tonu bat entzuten da, eta pasakodea
sartzeko eskatzen zaizu. Pasakode bera sartu behar da
bi gailuetan.
Konektatutakoan,
Datuak bidaltzen
bistaratzen da.