GPS zerbitzuari buruz
Posizionamendu Globaleko Sistema (GPS) Amerikako
Estatu Batuetako gobernuak zuzendutakoa da, hau izanik
sistema honen zehaztasunaren eta mantentze lanen
erantzule bakarra. Estatu Batuetako gobernuak GPS
sateliteetan egiten dituen doikuntzek eragina izan
dezakete kokapenari buruzko datuen zehaztasunean, eta
hau Irrati-Nabigazio Plan Federalaren eta Estatu
Batuetako Defentsa Zibilaren Sailean GPS politikari buruz
sortu daitezkeen aldaketen menpe dago. Sateliteen
geometria eskasak ere zehaztasunari eragin diezaioke.
Zure kokapenak, eraikinek, oztopo naturalek eta
eguraldiaren baldintzek, GPS seinaleen erabilgarritasun
eta kalitatean eragina izan dezakete. Baliteke GPS
seinaleak eskuragarri ez egotea eraikinen barruan edo lur
azpian eta oztopa daitezke zenbait materialekin,
hormigoia eta metala, esaterako.
GPSa ez da erabili behar neurketa zehatz bat egiteko, ez
eta GPS hargailuak eta irrati zelularren sareek adierazten
dituzten datuetan soilik oinarritzea kokatu edo
nabigatzeko.
Bidaietarako odometroak zehaztasun mugatua du, eta
akats batzuk izan ditzake. Zehaztasuna, GPS seinaleen
erabilgarritasuna eta kalitateari loturik egon daiteke.
GPSan adierazitako koordenatuak nazioateko WGS-84
koordenatu-sistemakoak dira. Koordenatu horien
eskuragarritasuna herrialdearen arabera alda daiteke.