sortzeko gomendioak
Telefonoak satelite seinalerik aurkitzen ez badu,
ondorengoak kontutan izan:
• Leku estali batetan bazaude, zeru irekira joan seinale
hobea jasotzeko.
• Kanpoaldean bazaude, leku zabalago batetara mugitu.
• Eskuek GPS antena estaltzen ez dutela egiaztatu.
• Eguraldi baldintzak txarrak badira, seinalearen
indarrean eragin dezake.
• Ibilgailu batzuk leiho tindatuak (atermikoak) dituzte
eta satelitearen seinalea blokea dezakete.
Satelitearen seinalearen egoera egiaztatu — Zure
gailuak zenbat satelite aurkitu duen jakiteko, eta gailuak
satelite seinaleak jasotzen dituen jakiteko, hautatu
Menua
>
Aplikazioak
>
GPS datuak
eta
Aukerak
>
Satelitearen egoera
.
Gailuak sateliteak aurkitu
baditu, satelite bakoitzeko
barra bat agertuko da satelite
informazioaren bistan. Zenbat
eta barra luzeagoa izan, are eta
indartsuagoa izango da satelite
seinalea. Satelite seinaletik
zure kokapena kalkulatzeko
adina datu jaso dituenean gailuak, barraren kolorea
aldatuko da.
Hasieran, gutxienez, lau satelitetatik jaso beharko ditu
seinaleak zure gailuak, zure kokapena kalkulatu ahal
izateko. Hasierako kalkulua egin ondoren, kokapena hiru
sateliteen seinalearekin bakarrik egin jarrai lezake. Dena
den, zenbat eta satelite gehiago aurkitu, orduan eta
zehatzago izango da kokapena.