Konexio seguruak
Konexio seguru batekin eta segurtasun-ziurtagirien bidez,
era seguruan araka dezakezu Internet.
Segurtasun adierazlea ( ) konexioa dagoen bitartean
bistaratzen bada, telefonoa eta Interneteko atebide edo
zerbitzariaren arteko datu transmisioa kodifikatuta
egongo da.
Segurtasun ikonoak ez du esan nahi ataka eta edukiaren
zerbitzariaren (datuak gordetzen diren tokiaren) arteko
datu igorpena segurua denik. Zerbitzu-hornitzaileak
pasagunea eta edukien zerbitzariaren arteko datu
igorpena ziurtatzen du.
Segurtasun ziurtagiriak zerbitzu batzuentzat
beharrezkoak izan daitezke, adibidez bankuen zerbitzuak.
Zerbitzariaren identitatea egiazkoa ez dela edo zure
telefonoan segurtasun ziurtagiri egokia ez duzula
jakinaraziko zaizu. Informazio gehiago jasotzeko, jo zure
zerbitzu hornitzailearengana.
Garrantzitsua: Ziurtagiriak erabiltzeak urrutiko
konexioa eta software instalazioarekin lotuta egon
daitezkeen arriskuak ia nabarmen gutxitzen dituen arren,
ziurtagiri horiek zuzentasunez erabili behar dira
segurtasun gehigarri hori benetan aprobetxatu ahal
izateko. Ziurtagiri bat izateak soilik, berez, ez du
eskaintzen inolako babes motarik. Ziurtagirien
administratzaileak ziurtagiri zuzenak, egiazkoak edo
fidagarriak eduki behar ditu ziurtasun gehigarria
erabilgarria izan dadin. Ziurtagiriek bizi iraupen mugatua
izaten dute. "Ziurtagiri iraungia" edo "Ziurtagiri
onartezina" oharrak agertzen badira, ziurtagiriak
65
In
te
rn
et
onargarria izan behar lukeen arren, egiazta ezazu
telefonoko data eta ordua zuzenak direla.
Ziurtagiriaren ezarpen datutik aldatu baino lehen,
ziurtagiriaren jabea konfidantzazkoa dela eta ziurtagiria
benetan zerrendan dagoen jabearena dela egiazta ezazu.