Nokia E72 -  Ahots deiak  

background image

Ahots deiak

1. Idatzi zenbakia hasierako pantailan, lurraldearen kode

eta guzti. Zenbaki bat ezabatzeko, sakatu atzera

egiteko tekla.
Nazioarteko deietan, sakatu + (+ ikurrak nazioarteko

aurrezenbakia ordezten du) eta sartu herrialdearen

kodea, lurraldearen kodea (beharrezkoa izanez gero,

hasierako zeroa kendu), eta telefono-zenbakia.

2. Deitzeko, sakatu deitzeko tekla.
3. Deia amaitzeko (edo dei saiakera ezeztatzeko), sakatu

amaitzeko tekla.
Amaitzeko tekla sakatuz dei bat amaitzen da, nahiz eta

beste aplikazioren bat irekita egon.

Kontaktu zerrendatik dei bat egiteko, aukeratu

Menua

>

Kontaktuak

. Joan nahi duzun izenera edo sartu izenaren

lehenengo letrak edo karaktereak bilaketa eremuan.

Kontaktuari deitzeko, sakatu deitzeko tekla. Kontaktu

batean zenbaki ugari gorde badituzu, aukeratu

zerrendatik nahi duzun zenbakia eta sakatu deitzeko

tekla.