Ahots bidezko
markatzea
Zure telefonoak ahots komando hobetuak onartzen ditu.
Ahots-komando hobetuek ez dute erabiltzailearen
ahotsaren arabera funtzionatzen, beraz, ez dago aurrez
ahots-etiketarik grabatzeko beharrik. Telefonoak ahots-
-etiketak sortzen ditu kontaktuen sarreretan, eta
zuzeneko ahots-etiketekin konparatzen ditu. Telefonoko
ahots-hautematea erabiltzaile nagusiaren ahotsera
egokitzen da, ahots-komandoak hobeto ezagutzeko.
Kontaktuen txartelean gordetzen den izena kontaktu bati
dagokion ahots etiketa da. Sintetizatutako ahots etiketa
entzuteko, aukeratu kontaktu txartel bat eta aukeratu
Aukerak
>
Ahots-etiketaren xehet.
. Joan kontaktu
xehetasun batera eta aukeratu
Aukerak
>
Erreprod.
ahots-etiketa
.
Dei bat egin ahots-etiketa baten bidez
Oharra: Ahots identifikadoreak erabiltzea zaila izan
daiteke ingurune zaratatsu batean edo larrialdi batean;
beraz, egoera guztietan ez da gomendatzen ahotsez
markatutako deietan fidatzea.
34
De
itu
Ahots bidezko markatzea erabiltzen duzunean,
bozgorailua erabiltzen da. Telefonoa zugandik distantzi
laburrean eutsi ahots-etiketa ahoskatzerakoan.
1. Ahots bidezko markatzea hasteko, hasierako
pantailan, eduki sakatuta eskuineko aukeraketa-tekla.
Aurikular-teklari lotutako aurikular bateragarri bat
konektatuta badago, eduki sakatuta aurikular-tekla
ahots bidezko markatzea hasteko.
2. Tonu labur bat entzungo da eta
Hitz egin orain
agertuko da. Esan argi kontaktuari dagokion izena.
3. Telefonoak hautemandako kontaktuaren
sintetizatutako ahots-etiketa bat erreproduzitzen du,
eta izena eta zenbakia bistaratzen ditu. Kontaktu horri
deitu nahi ez badiozu, hautatu beste kontaktu bat
emaitzen zerrendan 2,5 segundo baino lehen, edo
bertan behera uzteko, hautatu
Irten
.
Izen batek hainbat zenbaki baditu gordeta, telefonoak
zenbaki lehenetsia hautatuko du, zehaztuta badago.
Bestela, gailuak kontaktu-txarteleko lehen zenbaki
erabilgarria hautatzen du. Izenaz gain, telefono-zenbaki
mota ere esan dezakezu, hala nola, mugikorra edo
etxekoa.